Realak zorioneko jarraitzen du. Kirol arloan, arlo sozialean, ekonomikoan... eta, jakina, sare sozialetan. Lehendakariak Batzarrean aurreratu zuen bezala, talde txuri-urdinak 20 milioi jarraitzaileren muga gainditu du kontu guztien baturan (20.584.360). Urte eta erdian bikoiztu egin da jarraitzaileen kopurua, 10 milioitik 20 milioira igaro baita hilabete gutxian.
Tik Tok sare sozialeko kontu ofizialak, sektore gazteenak gehien erabiltzen duenak, erritmo esponentzialean hazten jarraitzen du, eta horri gehitu behar zaio X, Youtube, Facebook, WhatsApp eta, bereziki, Instagram bezalako sare "tradizionalagoetako" etengabeko hazkundea, milioi bat jarraitzaile baino gehiagorekin.
Era berean, nazioarteko publikoari zuzendutako kontuek ere hazkunde handia izan dute, bereziki Japonian, klubari eta taldeari buruzko eta Takeri eta taldekideei buruzko edukiekin; eta, nola ez, Txurdini buruzkoak, horiek baitira engagement gehien sortzen dutenak.
Goranzko joera horren ondorioz, gainera, Reala Tik Tok sarean jarraitzaile gehien dituzten futbol-taldeen artean dago, batez ere bistaratzeei eta engagementei dagokienez, mundu mailako handienekin lehian. Izan ere, Europe Leaguen parte hartzen dutenen artean jarraitzaile gehien dituen laugarren kluba da.
Ikus-entzunezko gehiago eta garrantzitsuagoak
Azken aldiko joerek adierazten duten bezala, 2024an zehar Realak ahalegin berezia egin du ikus-entzunezko edukiei dagokienez. Izan ere, urtarrilaren 1az geroztik, gure Youtube kanalak 320.000 harpidedun berri lortu ditu, eta 455.000 harpidedun izatera iritsi da (Lehen Mailako bosgarren kluba harpidedunetan).
Tik Tok sare sozialean, ikus-entzunezko edukia gehien nabarmentzen den beste sare soziala izanik, leku aipagarri batean kokatuta jarraitzen dugu. Lehen mailako laugarrena gara jarraitzaileetan, bideo-bistaratzeetan (434 milioi 2024an) eta interakzioetan (28 milioi 2024an); hiruretan FC Barcelonaren, Real Madriden eta Atletico Madriden atzetik.


