Izen-ematea bihar 16:00etan itxiko da

200 gamers inguru egongo dira e-Reala Cupen

Izen-ematea ixteko 24 ordu pasatxora, e-Reala Cup txapelketa itxura ona hartzen ari da. 200 realzale inguruk eman dute izena bihar eta larunbatean jolastuko den FIFA 21eko (PS4) lehen online txapelketan. FNAC San Sebastian eta Futbol Emotion lankidetzari esker, finalisten eta gainerako parte-hartzaileen artean 1.000 euro baino gehiago banatuko dira sari eta oparietan.

Izena eman ostirala, 16:00etan, baino lehen

Oraindik baduzu parte hartzeko denbora. Izena emateko epea bihar 16:00ak aldera itxiko da. 17:00etatik aurrera, online kanporaketak hasiko dira. Finalaurrekoetara iristen diren gamerek aurrez aurre neurtuko dituzte indarrak larunbatean, FNAC San Sebastian, 19:00etatik aurrera, sorpresa bat baino gehiago ekarriko dituen azken fasean.

Esteka honetan informazio zehatzagoa uzten dizugu.

Oinarri arautzaileak

Larunbateko ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!