Gaur egindako Akziodunen Batzar Nagusiak 2023-2024 denboraldirako aurrekontua onartu du. Aurrekontu horretan, diru sarreren kapitulua 161.507.541 eurokoa da, eta gastuena, berriz, 162.565.894 eurokoa, eta ekitaldiaren amaieran 1.058.353 euroko onura irabazia aurreikusten da.
Onartutako aurrekontuan, kuoten igoera aurreikusten da tribunako bazkideentzat, 3 eta 40 euro artekoa, estadioaren kategorien eta eremuen arabera. Deskontuak berdinak izango dira kategorien arabera.
Bestalde, gutxieneko kuotak ezartzen dira kategoria hauetan: ‘Bat, bi, hiru, lau, bost, sei, eserlekuarekin’ (0-6 urte, 55 euroko gutxieneko kuota), ‘Infantila’ (7-14 urte, 95 euroko gutxieneko kuota) eta ‘Txuri Urdina’ (30 urte edo gehiago, 280 euroko gutxieneko kuota).
Bihar posta elektronikoz jakinaraziko zaie kuota berria tribunako bazkideei.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin