Egun ahaztezina. Historian beti oroituko den derbia. Bigarren Liga jarraian lortzeko garaipena. Realak Athletic Cluben aurka jokatzen zuen denboraldiko azken jardunaldian. Gipuzkoarrek partida irabazi behar zuten txapelketa lortu ahal izateko. Eta horrela izan zen. Bigarren zatiaren hasieran Zamorak arratsaldeko lehen gola sartu zuen. Hamar minutu pasa ondoren Lopez Ufartek bigarrena egin zuen. Atotxa festa bat zen. Zaleek ikaragarri gozatzen zuten. Sarabiak aurkariaren gola sartu zuen, baina Realak Liga irabazi zuen. Harmailetan alaitasuna izugarria zen. Realak garaipena lortu zuen. Realak txapelketa irabazi zuen. Bigarrena jarraian. Gaur tituluak 38 urte betetzen ditu. Egun handia izan zen. Realaren eguna.