IZAN, ERAIKIN BERRIA

Hazten jarraitzen dugu

Izan, emakumezkoen futbolaren etorkizuneko egoitza, abian da. Joan den urtearen amaieran hasi ziren lehen faseko prebentzio lanak egiten, eta gaur egun dagoeneko ikusgai daude lehen ondorio garrantzitsuak, hala nola z7ko harmailan eta aparkalekuan. 2025etik aurrera errealitate izango den Izanekin, Realak emakumeen futbolaren eta lehiarako futbolaren egoitzak bateratu nahi ditu, gizonen futbolaren maila berean, eta entrenamenduari aplikatutako azken teknologiarekin.

Zubieta indartzeko apustu garbia, Realaren etorkizuna egonkortzeko biderik onena. Gogoratu behar da azken urtean z4 eta z5 eremuak berritu direla, hockey zelai berria gauzatu dela, Gorabide eraikina birmoldatu dela eta Gainditu birmoldatzen jarraitu dela.

Lehiarako eremua

z7 berria 4.000 ikuslerentzako lekua izango duen jokalekua izango da, eta emakumezkoen lehen taldearen eta Sanseren lehiaketara bideratuko da. Adierazi behar da jokaleku bera eta egungo dimentsioak mantenduko direla, aldaketa txiki batzuekin. Harmaila zabal bat izango du, eta telebistako emanaldirako ekipatuta egongo da.

Eraikin abangoardista

Izan hiru solairuko eraikin abangoardista izango da, eta 4.500 m2-ko azalera izango du. Zubietako goiko aldean dago, barrutiaren etorkizuneko sarreran, eta estalki begetal batek osatuko du, estalkian eguzki plakak dituela. Egungo egitura handituko da, bolumena ordenatuz, z7 eremuko izkinetako batean dagoena “besarkatu” eta osatzeko.

Espazio esklusiboak

Emakumezkoen futbolaren eraikin berriak emakumezkoen lehen taldearen instalazioak hartuko ditu.  Gune nagusiak elementu hauek osatuko dituzte: lehen taldearen aldagela, emakumezkoen futbolaren egiturarako bulegoak, gimnasioa, mediku gela eta fisioterapia gela, bideo gela eta prentsa aretoa. Emakumezkoen egiturako beste hiru taldeentzat, kanpoko taldeentzat eta epaileentzat ere aldagelak egongo dira. 

Entrenamenduari aplikatutako teknologia aitzindaria izango du, esaterako, azken belaunaldiko lurpeko teknifikazio pista balioaniztuna, Kubik izenaz ezagunagoa. Halaber, beste espazio eta erabilera batzuk egongo dira, emakumeen taldeko jantokirako eta gune gastronomiko baterako.

Gaur egungo kanpoko aparkalekuaz gain, lurpeko aparkaleku bat egongo da, ehun bat plazarekin.

Aurrekontua

Realak Izan eraikitzeko proiekturako bideratutako aurrekontua 15 milioi eurotik gorakoa da. Klubak Izaskun Larzabal arkitektura eta hirigintza estudioari egin zion proiektuaren enkargua. Esleitzeko egindako lehiaketaren ondoren, non bost eraikuntza enpresak parte hartu zuten, Amenabar taldeak irabazi zuen. Obrak Kirol Kontseilu Gorenaren dirulaguntza du, eta amaiera 2025eko udarako aurreikusten da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!