Billabona FKE eta Valvanera CD izango dira Realaren Nazioarteko Txapelketako 13 urtez azpiko mailan parte hartuko duten bi klubak. Bi taldeek txartela lortu dute aurre fasean entitate txuri-urdinaren beste konbenitutako klubekin lehiatu eta gero. Urtarrila hasieratik Gipuzkoako hainbat zelaietan jokatu da aurreko fase hau eta atzo amaitu zen Zubietan.