AVIRON – TOULON, MARTXOAREN 31EAN REALE ARENAN

Partida bat baina askoz gehiago

Vídeo

Frantziako Errugbi Liga martxoaren amaieran itzuliko da Reale Arenara Aviron Bayonnais eta Toulon taldeen arteko TOP14ko norgehiagokarekin. Partida martxoaren 31n jokatuko da 21:05etatik aurrera. 

Donostiako Udaletxean izan da partidaren aurkezpena gaur goizean. Bertan izan dira, Jokin Aperribay presidentearekin batera, Donostiako alkate Eneko Goia, Bayonako alkate Jean-René Etchegaray eta Aviron Bayonnaiseko presidente Pilippe Tayeb.

Real Sociedadeko presidente Jokin Aperribayk Reala eta Avironen arteko harremana aipatu du eta honakoa esan du: “Koloreak eta bihotza partekatzen ditugu. Partida hau urtean dugun hitzordua da, eta urte askoan horrela izaten jarraitzea da gure asmoa. Iparralde eta Hegoalderen arteko harreman ona mantentzeko gure ekarpena da hau”.

Horrenbestez, segidakoa gogorarazi du: “Iparralden 550 bazkide ditugu, eta ligako partidetako sarreren salmentaren kopuru handi bat Iparralden egiten da. Gainera, hainbat klubarekin hitzarmenak ditugu, eta horri esker, gure harremana estuagoa eta sendoagoa da”. Amaitzeko, Donostiako Udalari eskerrak eman dizkio, erakutsitako gertutasuna eta lankidetzagatik martxoaren 31n jokatuko den errugbi partida bezalako ekimenak sustatzeko”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!