12 eta 16 urte bitartean badituzu eta teknologia eta programazioa gustuko badituzu, aukera polita duzu Unity Tailerrean parte hartzeko, Realaren eta Algorithmics Donostiaren arteko lankidetzari esker, eta zure Reale Arena diseinatzen ikasteko.
Tailer honen helburu nagusia gazteek teknologiarekiko eta programazioarekiko duten jakin-mina eta interesa sustatzea da, eta, aldi berean, talde txuri-urdinaren estadioa diseinatzeko aukera paregabea eskaintzen du, Unity jokoak garatzeko plataforma ezaguna erabiliz.
Ikastaroa Reale Arenako Fan Zone-an izango da otsaileko eta martxoko ostegun guztietan, 17:00etatik 18:30era. Ikastaroak 170 euroko prezioa izango du eta izen ematea www.inspiraestudios.com webgunean egin ahal izango da.
Ekimen honek, trebetasun teknikoak garatzeaz gain, sormena eta talde-lana landu nahi ditu parte-hartzaileen artean. Reala harro dago hurrengo belaunaldia inspiratzen duten eta teknologiarekiko grina sustatzen duten hezkuntza-programak babesteaz.
Algorithmics Donostiaren eta Realaren arteko lankidetzak erakusten du konpromiso partekatua dagoela gazteen artean STEM trebetasunen hezkuntzarekin eta sustapenarekin, teknologiaren alorrean etorkizuneko berritzaile eta profesionalentzako bidea erraztuz.
Tailerrari eta parte hartzeko moduari buruzko informazio gehiago lortzeko:
https://donostia.alg.academy/eu
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin