Denboraldi honetan 50 urte bete dira Europako txapelketetan lehen aldiz parte hartu genuenetik. Txekiar Errepublikako Ostrava hiria, 1975ean, beste hitzordu historiko batean amaituko den bide zoragarri baten lehen harria izan zen, lehenik ostegun honetan etxean eta astebete barru futboleko tenplu batean: Old Trafford.
Kanporaketa berezi hau dela eta, klubak Europan gure presentzia oroitzeko adabaki bat kaleratu du bere zaleentzat. Mende erdia gure estreinaldetik, hogei bat partaidetza eta segidako bost sailkapen, harrotasunez erakutsiko dugun logo batean islatzea merezi dutenak.