Oinatz, Mikel, Jon, Yago, Libe, Mara, Ander, Ion, Danel, Alex, June, Irai, Oihane, Lucía, Eder, Aiur, Markel, Unai, Aiala, Helene, Odei eta Nahia. 22 haur horiek atzo jokatu zuten partidarik bereziena. Unerik zirraragarrienean lagundu zieten Realeko eta Manchester Unitedeko futbolariei: ereserki ofizialak entzuten ziren bitartean.
UEFAk ekintza hau bere babesleen artean aktibatzen ez duenean, Reale Arenan denboraldi honetan bost aldiz gertatu den bezala, honek aukera ematen dio bertako klubari 22 haurrak hautatzeko. Gogoratu behar da ligako eta kopako partidetan Amets Bateko (9-10 urte) haurrek parte hartzen dutela.
Momentu horretan, kluba partidaren egunetik gertuago 9 edo 10 urte betetzen dituzten bazkideekin harremanetan jartzen da. Zelaian, monitoreek joko bat antolatzen dute 22 futbolarietako bakoitzari zein umek laguntzen dion jakiteko. Orain arte, ehun haur baino gehiagok euren urtebetetzea ospatu ahal izan dute ekintza polit honetan parte hartuz. Zalantzarik gabe, betiko gogoratuko duzuen oparia.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin