Realzale Programa

500.000 puntu baino gehiago 2019. urtean!

Realzale Programaren itxiera egin ondoren, hona hemen 2019. urteko balantzea. Hamabi hilabete zoragarri osatu ditugu. Guztira, 533.074 puntu batu dira programa honetan. Beraz, 2018. urtean lortutako 400.000 puntuak erraztasun handiz gainditu dira. Familia txuri urdina geroz eta handiagoa da. Baita Realzale Programa ere.

2019. urtean zehar lortutako puntuak, bazkideen kasuan, eurotan bihurtuko dira beraien asistentziaren arabera. 13.288 bazkideek puntuak lortu dituzte azken itxieraren arabera.

Nola eta non lortu puntuak. 

Realzale Programak hazten jarraitzen du. Hamar marka kolaboratzaile daude une honetan: RS Shop, Super Amara, BM Supermercados, Repsol, Halcón Viajes, Vasa, Reale, IMQ, El Diario Vasco eta LG. 

Nola erabili dira puntuak

Aukera asko eskaintzen dizkiogu bazkideei. Gehienek (13.000 inguru, 2019an zehar lortutako puntuak kuotan deskontua lortzeko erabili dituzte. Dirua otsailan itzuliko da.  

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!