ESPAINIAKO PISTA ESTALIKO TXAPELKETA

Brontzez jantzita

Realeko atletek bi brontzezko domina lortu zituzten asteburu honetan Valentzian ospatutako Espainiako Pista Estaliko Txapelketan. Parte hartu zuten hamahiru atletetik, paper esanguratsuena Istar Dapena eta Javier Donesek izan zuten. Biek podiumeko hirugarren lekura igo ziren.

 Lehen domina Donesek lortu zuen hesidun 60 metroetan. Hirugarren postua lortu zuen 7.89ko denborarekin. Yidiel Contreras eta Luis Salort bakarrik izan ziren aurretik.

 Dones finalean ari zen bitartean, Dapenak pertikan zebilen. Arrasatearra, lesio bat gainditu ostean, bere marka onena gainditu zuen eta 5,22 metroko jauzia egin zuen, domina bikain lortuz.

 Hori guztia larunbatean gertatu zen. Atzo, domin gehiago lortu ez ziren arren, Pablo Cid gertu izan zen hiruko jauzian, laugarren amaituz 16,02 metrorekin. Bestalde, Realeko filiala den CD Eibarreko Odei Jainagak Espainiako jabalina errekorra hautsi zuen 80,64 metroko jaurtiketarekin.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!