UEFA Europa Leagueko gure arerioak, FC Salzburgek, huts eta bat irabazi zion SCR Altachi Austriako Bundesligako neurketan. Ligako liderrak Stefan Lainerrek bigarren zatiaren hasieran sartutako gol bati esker irabazi zuen. Garaipen honekin Salzburgoko taldeak bere lidergoa sendotzen du bost puntuko abantailarekin bigarren den Sturm Graz taldearekiko.
FC Salzburg: Walke, Lainer, Pongracic, Onguene, Ulmer, Samassekou, Schlager, Berisha (Yabo, min.46), Minamino (Haidara, min.89), Hwang (Gulbrandsen, min.68) eta Dabbur.
Gola: Lainer, min.55.