Igor Zubeldia

Abenduko MVP

Dagoeneko ezagutzen dugu zein izan den, gure zaleek aukeratuta, abenduko MVP-a. Gure webgunean erregistratutako erabiltzaileek bozkatu egin dute bere jokalari onena zein den CA Osasuna, Villarreal CF, Real Betis eta Cadiz CF-ren aurkako partiden ostean hilabete honetako MVP sailkapena zehazteko. Irabazlea Igor Zubeldia. Txuri-urdinak 6 puntu lortu ditu, beraz, bera da MVP-a.

Gure webean erregistratu diren eta bozkatu duten zaleen artean zozketa egin da Igor Zubeldiaren kamiseta eta BM Supermerkatuan, babesle ofiziala, 100 euroko erosketa irabazteko. Irabazlea Iker Vitoria. Zorionak! 

 

Funtzionamendua:

Partida bakoitzaren ostean MVP-aren bozketa irekitzen da da. Behin epea itxita, botu gehien lortu dituzten jokalariek 3, 2 eta puntu 1 izango dute sailkapen nagusirako. Hilabetearen amaieran, puntu berdinketa badago jokalari desberdinen artean, jokalari bakoitzak jasotako botu kopurua begiratuko da berdinketa saihesteko.

 

Eskuratu Realzale Programarako puntuak BM supermerkatuekin. Informazio gehiago hemen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!