55 URTETIK GORAKO PERTSONEI ZUZENDUA

Abian Walking Football proiektua

Vídeo

Real Sociedad Fundazioak Walking Football proiektua jarri du abian, berrogeita hamabost urtetik gorako pertsonengan bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzeko helburuarekin. Gainera, proiektu honen bidez kolektibo horretako pertsonek jarduera fisikoa egiten duten bitartean harremanak sozialak sustatu ahal izateko espazio bat sortu nahi da. Real Sociedad Fundazioaren proiektu hau kirol-jardueren bidez bizimodu osasungarria sustatzeko interesaren barruan kokatzen da, kasu honetan 55 urtetik gorakoentzat.

Walking Football futbol modalitate bat da, bizimodu aktiboa mantentzen eta ondo pasatzen laguntzeko diseinatua. Futbolean jokatzean datza, baina aldaketa batzuekin: oinez jokatuko da eta ezin izango da korrika egin, kontaktua saihestuko da eta ezin izango da baloia buruaren gainetik altxatu, beste arau batzuen artean. Realeko entrenatzaile batek astean behin ordu eta erdiko entrenamendua egingo du Walking Football-en parte hartu nahi duten pertsona guztientzat.

Entrenamenduak martxoaren 22an hasiko dira Zubietan, 23an Arrasaten eta 25ean Beasainen. Egun horietatik aurrera, entrenamenduak egoitza eta ordu hauetan egingo dira:

- Zubieta (Real Sociedad instalazioak): astearteetan 11: 00etatik 12:30era
- Arrasate (Mojategi futbol zelaia): asteazkenetan 11: 00etatik 12:30era
- Beasain (Loinaz futbol zelaia): ostiraletan 11: 00etatik 12:30era

Kirola egiteko beste modu batez gozatu nahi duten 55 urtetik gorako pertsona guztiek Walking Footballen izena eman ahal izango dute esteka honen bidez: https://forms.office.com/r/Li5WvbtaLC. Arrasateko eta Beasaingo kiroldegietan ere izena emateko orriak egongo dira.

Real Sociedad Fundazioaren proiektu honek Adinberri, Donostia Lagunkoia, Matia, Adinkide, Agujipens (Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen elkartea), Arrasateko Udala eta Beasaingo Udalaren babesa du.

Zalantzarik izanez gero, [email protected] helbidean edo 943 46 28 33 telefonoan argitu daitezke.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!