Sansek denboraldia itxi zuen atzo IrriSarri Land Abentura Parkeari egindako emozioz beteriko bisitarekin. Adrenalina handiko goiza taldekideak agurtzeko bazkariaren atarian.
Eguna instalakuntzei bisita bat eginaz hasi zen, bertan jokalariek ikastegi tradizional bat ezagutu zuten. Lehen erronka tirolinetan jauzi egitea izan zen. Motzetan berotu ondoren, txuri-urdinek ia 900 metro egin zituzten zintzilik bailara osoa zeharkatuz. Unerik gorenena ‘Penduluarekin’ iritsi zen. Saltoa 40 metroko altueratik abiatu eta mugimendu pendularrei esker emozioa erabatekoa izan zen.