Walking Football

Agurrik onena

Vídeo

Walking Football, Real Sociedad Fundazioaren proiektua, berrogeita hamabost urte baino gehiagoko pertsonengan bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzeko helburuarekin sortu zen. Hainbat hilabetez, Walking Football proiektuari esker kolektibo horretako pertsonek sozializatu eta harremanak sortu ahal izan dituzte jarduera fisikoa egin duten bitartean.

Real Sociedad Fundazioaren proiektu hau kirol-jardueren bidez bizimodu osasungarria sustatzeko interesaren barruan kokatzen da, kasu honetan 55 urtetik gorakoentzat.

Hainbat hilabetez Zubietan eta Arrasaten astero entrenamenduak egin dira eta 55 urtetik gorako pertsonek esperientzia polit eta aberasgarri hau partekatu ahal izan dute. Atzo Reale Arenan azken entrenamenduaz disfrutatu zuten.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!