Futbolzale orok badaki Uruguay izan dela Mundialaren lehen txapelduna, Brasilek bost aldiz altxatu duela garaikurra eta pentatxapelduna dela, edota Diego Maradonaren “Jainkoaren Eskua” Mexikoko 1986ko Mundialean sartutako gol ospetsua dela. Baina Munduko Txapelketen historia Real Politik FC-k ikuspegi geopolitikotik kontatzen duenean, kontakizuna erabat aldatzen da, eta, hitz-jokoari eutsiz, memoria astintzea ezinbestekoa bihurtzen da.
David Gomezek, Carlos Martinek eta Jon Salvadorrek Munduko Txapelketa guztien ikuspegi geopolitikoa uztartu dute beren podcastaren atal bikain honetan. Bertan, besteak beste, Mussolini diktadoreak Italiako jokalariei luzatutako mezu mehatxagarria gogorarazten dute: «irabazi ala hil». Halaber, 1938ko Frantziako Munduko Txapelketan Mussolinik Hitlerrekin izandako topaketa ere aipatzen dute; bi erregimen faxisten arteko loturak estutzeko baliatu zen une esanguratsua izan zen hura. Argentinaren eta Brasilen arteko lehia historikoa ere aztertzen dute, Peronen esku-hartzea tarteko. Hala ere, haren ahaleginek ez zuten eragotzi Argentinak 1950eko Brasilgo Munduko Txapelketan parte hartu ez izana. Era berean, historiarako geratu diren finalak ere ekartzen dituzte gogora: 1970ean Alemaniako Errepublika Federalak Alemaniako Errepublika Demokratikoaren aurka lortutako garaipena, futbolean eta Gerra Hotzaren testuinguruan aurrekaririk gabeko mugarri bihurtu zena; edo Argentinak Ingalaterrari 1986an irabazitakoa, Malvinetako Gerraren ondorengo mendeku sinbolikotzat hartu zena.
Berrogei urte geroago, munduko hainbat txokotan gatazkak piztuta dauden honetan, beste Mundial bat iritsi da. Oraingoan Estatu Batuetan jokatuko da, eta, bitxiki, Irango selekzioak ere parte hartuko du bertan. Beste behin ere, Munduko Txapelketa eta nazioarteko politika gaurkotasun betean elkartu dira. Espero dezagun, berriro ere, onerako izatea eta futbolak pertsonak eta herriak elkartzeko balio izatea, ez banantzeko.
Real Politik FC-ko kideek modu atsegin eta dinamikoan kontatzen dute guztia; izan ere, haien podcastean futbola da mundua ulertzeko tresna. Atal berria ekainaren 9tik aurrera, asteartean, izango da entzungai.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin