LAGUN-TALDEEN EGUNA

'Aitor Zabaleta' Saria eta harrera Realari

Lagun-taldeak ere prest dira igandean arratsalde polit bat pasatzeko. Igandean Lagun-taldeek haien Eguna ospatuko dute eta horren ondorioz zenbait ekintza antolatu dira. Partida aurretik, Realaren Lagun Taldeak 'Aitor Zabaleta' sariaren bigarren edizioa Anastasio lagun-talde historikoari emango dio, Realaren lehen lagun-talde ofiziala izan zena. Anastasio lagun-taldea osatu zuten familiar eta lagunek emoziozko sari hau jasoko dute. Ekitaldia 19:15ean izango da Aitoz Zabaletaren oroipenean jarritako monolitoan. Lagun-taldeen Kolektiboak urtero zale, elkarte edo erakunde bat saritzen du bere dedikazio eta konpromezuagatik.

Omenaldia egin aurretik, 18:20ak aldera, lagun-taldeak 29 atera gerturatuko dira Realaren autobusari harrera egitera. Lagun-taldeen Kolektiboak zale guztiei deia egiten die taldeari harrera egiteko momentu berezi honetan. Bigarren unea harmailetan entzungo da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!