Realak eta Atletico Madrilek akordioa lortu dute Robin Le Normand futbolaria talde koltxoneroaren jokatzeko. Akordioa hurrengo egunetan formalizatuko da, jokalaria Espainiako selekzioarekin Eurokopako txapeldun izan ondoren hartzen ari den oporretatik itzultzen denean.
 Robin 2016an iritsi zen Zubietara eta, Sansen bi denboraldi eman ondoren, hirugarrenean debuta egin zuen eta lehen taldean lekua hartzen joan zen. Bere hazkundea izugarria izan da, 221 partida ofizial jokatuta txuri-urdin bezala eta La Cartujan lortutako Kopa izango du betirako bere palmaresean. Beti gogoratuko dugu bere sakrifizioagatik eta gaur egun den futbolaria izatea ahalbidetu dioten koloreekiko erakutsi duen esker onagatik.
 Onena opa diogu arlo profesionalean eta pertsonalean. Eskerrik asko guztiagatik, Robin.
    
                    
                
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin