harmailen egitura

Alboko Harmaileko bazkide zara?

Anoetako Estadioan egiten ari den erabateko erreformaren barruan, alboetako tribunak dira, bai Ekialdekoak bai Nagusiak,   egituraren aldetik aldaketa gehien edukiko duten zelai zatiak.  Goiko eraztunean sektoreak era desberdinean  egongo dira, eta beheko eraztunak, berriz, itxura eta posizio desberdinak edukiko ditu %100ean. 

Birmoldaketa lanen amaieraren ondorioz gune eta sektore berriak sortuko dira, batez ere kornerretan, eta sarrera aldatu egingo dira, goiko eta beheko eraztunetako bazkideak egokituko zaien ate beretik sartu daitezen. Prezioen egokitzapena ere baldintza horien menpe dago.  

Alboetako tribunen kasuan,  moldaketa bat egin da goiko eraztuneko guneak eta sektoreak beheko eraztunean sortuko direnekin batzeko; halere, beheko eraztunaren kasuan jokalekura hurbilduko da nabarmen. 

Beraz, beheko eraztunaren inguruan, Ipar Alboko Nagusia, Hego Alboko Nagusia, Ipar Alboko Ekialdekoa, eta Hego Alboko Ekialdeko bazkideek bi aukera izango dituzte bere eserlekua mantendu nahi badute antzego ikuspegi batetik. 

Behako taulan ikusten den bezala, bazkide hauek bi aukera berri izango dituzte, bakoitza bere prezioekin:

  1. Eserlekua aukeratu kornerretan jaiotzen diren edozein zonatan (4, 14, 18, eta 3, 15, 17 zonak), bere perspektiba 3D-n albiste honen argazki nagusian ikusi ahal delarik.
  2. Eserlekua aukeratu alboetan jaiotzen diren edozein zonatan (2, 19 / 9, 13 / eta 12, 8 zonak).

Beheko eraztuna (alboko harmailen egitura)

Prezioen konparaketa

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!