Sansek Algeciras CF gainditu (edo berdindu) beharko du Bigarren Mailara igotzeko finalean. Cadizeko taldea San Sebastian de los Reyes kanporatzetik dator finalerdietan, eta txuri-urdinen azken oztopoa izango da LaLiga Smartbankerako bidean.
Norgehiagoka larunbat honetan jokatuko da (ordua zehazteke), Francisco de la Hera Almendralejoko futbol zelaian, Andorraren aurkako finalerdietako zelai bera. Algeciras CF taldea Salva Ballesta futbolari ohiak entrenatzen du.