Gure hirugarren taldeak hiru eta huts galdu du SD Gernikaren aurka gaur eguerdian Urbietan eta, ondorioz, porrotarekin amaitu du denboraldia.
Bizkaitarrak, jakinda zer zuten jokoan gaurkoan, intentsitate handiarekin zelairatu dira eta korner baten irteeran egin dute lehenengoa Berasaluzeren burukada batekin. Neurketa orekatu egin da golaren ostean. Etxekoek nagusi izaten jarraitu dute baloi-jabetza luzeak mantentzen saiatu den talde donostiarraren aurka. Atsedenaldira bat eta hutsekoarekin iritsiko zela zirudienean, azken jokaldian gernikarrek bigarrena egin dute, Larraurik Berasaluzeren pase milimetrikoa aprobetxatu baitu Zango buruz burukoan gainditzeko.
Bigarren zatian, gipuzkoarrek aurrerapausoa eman nahi izan dute aldea murrizteko eta, hurbilketaren bat izan duten arren, ez dute asmatu. Bizkaitarrek, ordea, beren lehen iritsieran, hirugarrena egin dute Larrauriren bakarkako jokaldi bikain baten ondoren. Norgehiagoka erabakita zegoela, etxekoek, maila salbatzeko helburua ia lortuta, oina altxatu dute azeleragailutik. Azken minutuetan ez da golik egon, amaierara hiru eta hutsekoarekin iritsiz.
Amaitu da denboraldi zail hau gure bigarren filialarentzat, baina azken minutura arte erakutsitako ahaleginarekin eta konpromisoarekin geratzea tokatzen da. Orain altxatzeko unea da datorren urtean indar gehiagorekin itzultzeko. Animo!
Fitxa teknikoa:
SD Gernika: San Nikolas, Agirrezabala, Berasaluze (kap), Lorente (Collante, min. 78), Seijo, Huete, Barba (Nates, min. 72), Larrauri (Vélez, min. 83), Laka (Auzokoa, min. 83), Santolaya (Arberas, min. 78) eta Arzalluz.
Real Sociedad C: Zango, Garro (kap.), Segurola, Calderón, Torres (Fernandorena, min. 75), Oleaga, Aguirre (Arruti, min. 75), Samuyiwa (Otadui, min. 63), G. Gorosabel (H. Rodríguez, min. 63), Nebreda (Cabo, min. 63) eta Soroeta.
Golak: 1-0: Berasaluze, min. 10; 2-0: Larrauri, min. 45+2; 3-0: Larrauri, min. 63.
Epailea: Oreiro Hermida. Txartel horia erakutsi die etxeko Larrauri, Berasaluze, Santolaya, Barba eta Lorenteri eta kanpoko G. Gorosabeli.