REAL SOCIEDAD 1-3 JUNIOR FC

Amaieraraino borrokatu dute

Gure belar hockeyko taldeak bat eta hiru galdu du Junior FCren aurka. Talde txuri-urdinak ligako talde gogorrenetako baten aurka jokatu arren, gauzak asko zaildu dizkio partidako momentu gehienetan talde kataluniarrari. Neurketa maldan gora jarri zaio Realari kanpoko taldeak hamargarren minutuan egindako golaren ondorioz. Horrek ez du aldatu etxekoen partidako plana eta erasoan jarraitu dute lehenengo golaren bila. Hala ere, Juniorrek, bere maila altua erakutsiz, bigarren gola egin du atsedenaldira iritsi aurretik.

Aldageletatik bueltan, Realak intentsitate oso altuarekin hasi du hirugarren zatia, eta horri esker lortu du markagailuko aldea murriztea Giuliana Ruggierik korner penaltiz egindako gol bat aprobetxatuz. Partida amaitzeko lau minuturen faltan talde txuri-urdinak atezaina kendu eta bere ordez beste jokalari bat zelairatzea erabaki du berdinketaren gola lortu nahian, baina Juniorrek aukera hori aprobetxatu du partidako hirugarren eta azken gola egiteko. Sentsazio onekin amaitu du neurketa talde gipuzkoarrak nahiz eta porrota jasan ligako talde onenetako baten aurka. Datorren astean Bartzelonara bidaiatuko du Realak RC Poloren aurka jokatzeko ligako zazpigarren jardunaldian.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!