Euria ez da oztopo izan gaur goizean Amets Bat ekintzan parte hartu duten 139 neska-mutilentzat. Real Sociedad Fundazioak antolaturiko ekimen arrakastatsu honek, Villabonako Zubimusu Ikastolako, Donostiako San Luis La Salle Ikastetxeko eta Mutrikuko San Miguel Ikastetxeko ikasleak bildu ditu gaur Zubietan. Behin ere, dibertsioa nagusi izan da. Gaztetxoek ilusio handiz iritsi dira instalazio txuri-urdinetara. Zenbait taldeetan banatuta, Zubieta bisitatu dute, Realaren historia eta baloreei buruzko bideoa ikusi dute eta jokoak egin dituzte Garatu pisuan. Ondoren, lehen taldearen entrenamendua ikusi dute Jose Luis Orbegozo zelaian hamaiketakoa jaten zuten bitartean. Lan saioa amaitu ostean, Oier Olazabal atezainak bere eskularruak oparitu dizkie gaztetxoei. Entrenamendua eta gero, Joseba Zaldua eta Diego Reyes lehen taldeko jokalariak gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Txikienek galderak egin eta haiekin argazkiak egin dituzte. Arratsaldean Donostiako Aquariumera joango dira, Real Sociedad Fundazioko babeslea dena, jardunaldia borobiltzeko. Gainera, ume talde honek igandean Anoetako harmailetatik Levante UD-ren aurkako partida ikusiko du.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!