Birmoldaketa

"Ametsa bete da"

Vídeo

Hasi dira Anoetak jasango duen birmoldaketaren obrak. 0 fasea goizean jarri da martxan eta prozesua 2019ko urrian amaituko da. Gaur goizean Eneko Goia, Donostiako Alkatea, Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia, Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako zuzendaria, eta Jokin Aperribay, Realeko presidentea, izan dira prentsaurrekoan.

Obra Realeko etorkizunerako oso garrantzitsua da. Prentsaurrekoan erakunde ezberdinen ordezkariek birmoldaketak duen garrantzia azpimarratu dute eta poztasun handiarekin agertu dira obren hasiera ikusi eta gero. Anoetak izango duen futbola era ezberdin batean biziko da birmoldaketaren ondorioz.

Eneko Goia, Donostiako alkatea, pozik azaldu da “azken urteetan zehar izan dugun ametsaren lehen pausoa ikusi ondoren”. Markel Olanok, diputatu nagusia, “gaurko eguna polita” dela esan du. “Bai Realak eta baita ere Gipuzkoak aurrera pauso handia emango dute”. Eusko Jaurlaritzako zuzendariak, Jon Redondo, ondorengoa azaldu du: “Proiektua ez da futbola bakarrik. Beste kirolek ere indar handia jasoko dute”. 

Realako presidenteak, Jokin Aperribay, instituzio guztiei eskerrak eman die proiektua babesteagatik. “Eskerrik asko bihotz-bihotzek. Etorkizuneko Reala eraikitzen ari gara eta gaurko eguna oso berezia da guretzat. Asteburua ezin hobea izan da eta gaur beste amets bat betetzen dugu. Lan ordu asko izan dira eta gaurko egunean saria jasotzen dugu. Etorkizunerako aurrerapen handia da Realarentzat. Urte zailak eta obra luzeak izango dira. Zaleei pazientzia eskatzen diegu. Guztion lanarekin zailtasun guztiak gaindituko ditugu. Birmoldaketa Realaren fitxaketa hoberena da”.

 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!