Roberto Olabe futbol zuzendaria komunikabideekin bildu da gaur goizean Reale Arenan. Talde txuri-urdinak aurrean duen denboraldiarekiko ilusioa eta anbizioa azaldu ditu hitzaldian.
"Talde orekatua, ordenatua eta, batez ere, moldakorra da, eta hori da azken denboraldietan bilatzen ari garena. Ilusio handiz egingo diogu aurre", adierazi du Olabek.
Futbol zuzendariaren hitzetan, Reala "hazten doa eta modu jasangarrian egin behar du; heldutasunez eraikitzen jarraitu". Eta Txapeldunen Ligari begira: "Anbizio handikoak izaten jarraitu nahi dugu arlo guztietan. Lehiatzeko eta ahalik eta urrutien iristeko aukera paregabea da", gaineratu du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin