Sansek igande honetan ekingo dio Bigarren Mailara igotzeko playoffari. Txuri-urdinek Romano José Fouto estadioa bisitatuko dute Meridaren aurka lehen kanporaketako joaneko partidan, igoera gosez dagoen talde baten ilusio eta anbizioarekin. Donostiarrak euren multzoko hirugarren postuan geratu dira eta playoff postuetan egon dira ia denboraldi osoan zehar. Merezitako saria behin betiko fase honetan lehiatuko den filial bakarrarentzat.
Gure filialak beste taldeko laugarrena izango du aurkari, eta abantaila bat izango du: luzapenera iritsiz gero, berdinketak finalera pasatzeko balioko du. Baina hori itzulerako partidan izango da; lehenik eta behin, Meridan joaneko partidaren bila, lehen pausoa eman eta aste bete barru jokatuko den neurketara sentsazio onekin itzultzeko helburuarekin. Dena ematera. Aupa Sanse!
“Anbizioa eta ilusioa”
Iosu Rivas, Sanseko entrenatzaileak, komunikabideen aurrean hitz egin du goizeko entrenamenduaren aurretik, taldearen "anbizioa eta ilusioa" erakutsiz.
PARTIDAK ZUZENEAN
PARTIDAK ZUZENEAN
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin