ASTELEHENEAN IREKIKO DA IZENA EMATEKO EPEA

Apunta zaitez RS Campusera

Eman izena

Astelehenan irekiko da Real Sociedad Fundazioak antolatutako Campus RS ekintzarako izen ematea. Izena emateko epea maiatzaren 5ean itxiko da, eta, ondoren, izena eman dutenen artean zozketatuko dira txandak. Udako campusa, ‘Udara Realarekin’ programaren jarduera, Zubietan egingo da, 5 txanda izango ditu eta 2012 eta 2015 artean jaiotako neska-mutilei zuzenduta dago.

Txandak honako hauek izango dira: (ekainaren 24-28; uztailaren 1-5; uztailaren 8-12; uztailaren 15-19; uztailaren 22-26). Izena eman dutenen artean zozketatuko dira txandak

Izena emateko prozesua errazteko, edizio honetatik aurrera, zozketa egingo da izena ematen duten haur guztien artean. Campuseko txanda bakoitzeko plazak, maiatzaren 24an, notario aurrean egingo den zozketa baten bidez esleituko dira.

Izena eman duten guztien artean zozketa egin ondoren, formularioan adierazi den posta elektronikora bidaliko da emaitza.

RS Campusari buruzko informazio guztia (egin klik HEMEN)


Multikiroleko campusa
Bestalde, uda honetan multikirolari eskainitako campus berri bat hasiko da. Realeko atletismo atalak antolatuta eta campuseko eszenatoki izango den Mary Ward ikastetxearen laguntzarekin, dibertsio eta kiroleko bost aste izango dira txikienei zuzenduak. Horietan, gizarte-harremanak, trebetasun orokorren lana eta bizi-ohitura osasungarriak sustatuko dira, jolasa eta dibertsioaren ikuspegitik. Bihartik aurrera jarduera honetarako izen-ematea egin ahal izango da. Aktibitatea 2010 eta 2015 artean jaiotako txikientzat izango da.
Ekainaren 24tik uztailaren26a bitartean, kirol arloan zein pedagogian espezializatutako profesional talde batek gure haurrek Realarekin ikas dezaten eta une onez betetako egun batzuez goza dezaten bultzatuko du. Haur bakoitzak gehienez bi astetan eman ahal izango du izena. Izena emateko epea maiatzaren 16an itxiko da eta 17an plazak zozketatuko dira.

Multikiroleko Campusari buruzko informazio guztia (egin klik HEMEN)

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!