Realak Valentzia CF taldea hartuko du etxean, larunbat honetan, eguardiko 11:30ean. Etxean, zaleen berotasuna lagun izanik, hiru puntuak batzen saiatuko da talde donostiarra.
Bi berdinketa batzetik iristen da talde txuri-urdina eta gehiago nahi dute jokalariek. Maila ona erakusten ari dira azken asteetan, baina azken errematea falta zaio Natalia Arroyoren taldeari. Neurketetan nagusi izan ohi dira, talde honek egin dezakeena erakutsiz, baina amaiera borobila ematea falta da.
Valentziako taldeak bestalde lau jardunaldi daramatza jarraian galtzen eta puntuak urratzeko gogoz iritsiko da Donostiara. Joaneko partidan erakutsi zuten, talde donostiarra lokartzen bada, partida aise irabazteko gai direla, beraz ehuneko ehunean atera beharko dira Arroyorenak lehen minututik.
Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin