ENTRENAMENDUA, BESTE IKUSPUNTU BATETIK
Reala lanera itzuli da gaur goizean atzoko atseden egunaren ondoren hurrengo ostiralean RCD Espanyol-en aurka izango duen konpromezuan pentsatzen. Laurogeita hamar minutuko lan saio batean, Eusebio Sacristanen mutilek ekin diote LaLigako jardunaldi berri baten prestakuntzari. Iñigo Martinezek, klubaren baimenarekin, ez du entrenatu arnasketako prozesu biriko bat dela eta. Txuri-urdinek bi lan saio gehiago beteko dituzte Bartzelonara bidaiatu aurretik. Lan plana ondorengoa da:
Asteazkena: 11:00, Zubieta (itxita).
Osteguna: 11:00, Zubieta (itxita)
Ostirala: Partida RCD Espanyolen aurka (20:45).