SANSE – SD PONFERRADINA (IGANDEA 17:30)

Lehia erabakigarria goialdean

Sansek Ponferradina hartuko du igande honetan Zubietako Jose Luis Orbegozo zelaian. Txuri-urdinek puntu bat eskuratu zuten azken jardunaldian Gimnastica Segovianaren aurka eta laugarren postuan jarraitzen dute denboraldia amaitzeko hiru partida besterik geratazen direnean. Ponferradina, bestalde, bigarren postuan dago eta zuzenean igotzeko aukera du Cultural gainditzen badu. Lehia erabakigarria goialdean. Dena ematera. Aupa Sanse!

PARTIDAK ZUZENEAN

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

Igandea:

10:30 Infantil Txiki – Real Unión Club (RSTV)

12:30 Infantila – Antigua Luberri KE (RSTV)

16:00 Emakumezkoen C taldea – CD Hernani (RSTV)

18:30 Emakumezkoen Kadetea – SD Eibar (RSTV)

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!