Realak AS Romaren aurka neurtuko ditu indarrak UEFA Europa Leagueko final-zortzirenetan. Eguerdian egindako zozketak, Europako erakundeak Nyonen duen egoitzan, txuri-urdinak talde italiarrarekin parekatu ditu, aurrekaririk ez duen neurketan. Joaneko partida martxoaren 9an, ostegunean, jokatuko da Erromako Olinpikoan eta itzulerakoa, astebete geroago, Reale Arenan.
Kanporaketa erakargarria eta bidai interesgarria izango da gure zaleentzat. Erromako taldea Jose Mourinhok zuzentzen du eta Diego Llorente Realeko jokalari ohia, Paulo Dybala argentinarra, Matic edo Wijnaldum ezagunak ditu, besteak beste.
Pasa den denboraldiko Conference Leagueko irabazlea, talde italiarra kanporaketa honetara heldu da FC Salzburg mendean hartuta final-hamaseirenetako kanporaketan. Gaur egun Calcioko hirugarren postuan dago, Napoli eta Interren atzetik. Oso kanporaketa handia dugu zain.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin