David Zurutuzak agur esan dio gaur goizean familia txuri-urdinari. Ilegorriak, Jokin Aperribay presidentearekin batera, prentsaurrekoa eman du klubari agur esateko. David pozik agertu da hainbeste urtetan Realeko elastikoa jantzi duelako.
Aperribayk maitasunezko hitzak izan ditu Zururentzat. "Realaren alde asko egin duen belaunaldi bateko azken futbolaria zara. Karrera bikaina egin duzu. Urre eta Brillantezko intsignia jasoko duzu zelaia beteta dagoenean, merezi duzulako eta zaleek hala nahi dutelako. Eskerrik asko urte hauengatik, hau zure etxea da ", adierazi dio.
Davidek emozioari eutsi ahal izan dio, baina ez zaio erraza izan bere hitzaldiarekin abiatzea. "Une honetan zaila egiten zait hitz egitea. Sentimendu asko ditut barruan. Pribilegiatua sentitzen naiz hainbeste urtetan Realeko kamiseta janzteagatik. 13 urte nituenetik nago hemen, Reala izeneko eskola honetan. Denbora honetan guztian, nire familiaren esfortzua eta sakrifizioa izugarria izan da, eta, horiei esker, orain naizen pertsona naiz ", adierazi du Davidek.
Bizi dugun egoeraren ondorioz, bere agurra bestelakoa izan da. "COVIDa dela eta, azken une hauek ezin ditut bizi maite dudan eta maite nauen jendearekin, baina barneratu egiten dut, onartu egiten dut. Oso gustura nago egindakoarekin, eta asko gozatu dut bide honetan, zelai barruan eta kanpoan, eta gauza asko eramaten ditut bihotzean. Erabakiaz ziur nago, Realean nire unea amaierara iritsi baita. Eskerrik asko entrenatzaileei, zuri, Jokin, langileei, lankideei, beti hor egon den nire emazteari, eta nola ez, zaleei. Oso jokalari maitatua izan naiz eta 'Zuru, Zuru' entzutea beti izan da berezia. Besterik ez. Aupa Real".
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin