ONGINTZA ENKANTEA

David Zurutuza solidarioena

David Zurutuzak, Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin, ongintza enkante bat antolatu du COVID-19k eragindako krisi honetan okerren dauden pertsonei laguntzeko. Ekintza solidario hau martxan dago, Ebay Solidarioaren laguntzarekin, jokalari txuri-urdinak bere ibilbidean zehar bildu dituen balio sentimental handiko objektuak enkantean jarriko ditu. Hain preziatuak diren gauza horien artean, 2017an Europa Leaguean sartzeagatik taldeak jaso zuen Rolex bat, bere kamiseta eta botak sinatuta, bi esperientzia VIP sarrerekin Realaren partida bat ikusi ahal izateko, eta Davidekin batera partida bat ikusteko lau gonbidapen daude. Parte hartzeko, esteka honetan: https://www.ebay.es/e/_solidario/david-zurutuza

Enkante solidario honen irabazi guztiak Mundukide eta Common Goal Fundazioen proiektuetara bideratuko dira. Mundukide Fundazioa jokalariak aspalditik laguntzen duen fundazioa da, Debagoienako bailarako GKE batzuetako pertsonen eskutik 1999an jaio zena eta Afrikako eskualdeko garapen sozioekonomikoan eta Amerikako antolaketa sozioekonomikoaren indartzean lan egiten duena. Bestalde, Common Goal proiektu solidario bat da, Manchester Unitedeko Juan Mata jokalariak eta Jürgen Griesbeckek gidatua, futbolaren industriak aldaketa sozialean eragina izatea ahalbidetuko duen ibilgailu bat sortzeko asmoz sortua. Beraz, David Zurutuzaren eskutik ongintza enkante honetan parte hartzeko aukera on bat, hain baliotsuak diren objektu horietakoren bat lortu eta behartsuenei lagundu ahal izateko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!