2020 ARTE

“Nire bihotzak hitz egin du”

VĂ­deo

David Zurutuzak kontratu luzatu du urtebetez Realarekin. Erdilaria, Jokin Aperribay presidentearekin batera, hedabideen aurrean azaldu da arratsaldean.

Jokalariak honakoa esan du: “oso pozik nago eta guztiz ziur beste urtebete sinatzeagatik. Ilusioz nabil eta indar askorekin. Kluba eraikitzen ari denak esperanza sortzen dit. Behetik datozen gazte on askorekin ari da eraikitzen Real berri eta hor nik nire onena eman nahi dut. Garrantzitsu ikusten dut nire burua lan horretan, ez bakarrik futbol arloan”. Davidek onartu egin du ondokoa: “Zalantza handia nuen eta bueltak eman dizkiot, baina bihotzak hitz egin du. Entrenatzaileak eskatzen duena gustoko dut, Klubaren lana talde berriaren eraikuntzan; futbolaren ezagupen sakonagoa dut eta, hori guztiagatik, nire bihotzak erabakia hartu du”.

Presidenteak Davidi eskerrak eman dizkio, belaunaldi oso bati helaraziz esker hori. Belaunaldi horrek berpiztu egin du Kluba azken hamarkadan. “Belaunaldi izugarria izan zarete arlo askotan. Ez da erraza Bigarren mailatik Txapeldunen Ligara urte gutxitan. Orain bultzada bat eman behar diogu behetik datorren belaunaldi eder bati, esfortzu eta exigentzia handiarekin”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!