Eskerrik asko, Zuru

Vídeo

Ez dugu 'Zuru, Zuru' gehiago entzungo Reale Arenan. Zubieta lehenengoz zapaldu eta hogei urtera, gure ilegorriak Kluba utziko du denboraldi honen amaieran. Metropolitanokoa, nahiz eta belarrera salto ez egin,  bere azken zerbitzua izan da, lehen taldeko kide izan den hamaika denboraldietan egunero egunero duen bezalakoa, baina azkena.

Zurutuzaren erretiroarekin ez da edozein jokalari joaten. Belaunaldi oso baten agurra da, Bigarren Mailako zailtasunak igaro ondoren, ahaleginaren, konpromisoaren eta kolore batzuekiko leialtasunaren bidez zerua ukitzera eraman gintuena. Maila gorenera igotzeaz gain, Txapeldunen Liga jokatzeko sailkatu gintuzten. Real berriaren oinarriak jarri zituzten. Harrera etxe ezin hobea izan ziren kanpotik etorritako futbolarientzat eta, batez ere, adibide bikaina azken hamarkadan lehen taldera iritsi diren gazte guztientzat. Iritsi direnentzat eta ez direnentzat eredu, Zuru taldeko belaunaldi honek, Xabi Prietok, Agirretxek, Markelek, Mikel Gonzalezek, Ansotegik, Carlos Martinezek, Estradak, De la Bellak eta konpainiak transmititu dutena zelaian ikusten dena baino askoz haratago doalako. Ahalegina, grina, leialtasuna eta kidetasun-sentimendua. Ezin da gehiago eskatu. Hori da Reala.

Davidek 303 partidarekin amaitu du bere ibilbidea Realean (304 igandean jokatzen badu), eta, batez ere, zaleen maitasuna eta errespetua. Zuru ezberdina izan da, zelai barruan eta kanpoan, bere futbolak, karismak, bere berezkotasunak eta bere izaerak tipo ezberdin bihurtu dute David. Berezia. Bakarra.

Zirkunstantziek ez diote utzi agur esaten, berari gustatuko litzaiokeen bezala, zelaian eta bere jende guztiaren aurrean, baina aukera egongo da une hori iristeko, botak jantzita eduki gabe bada ere.

Futbolari handia izan dela gogoratuko dugu. Baina, batez ere, eta bere ibilbide politarekin amaitzeko, Europara eraman gaituen jokalaritako bat eta Kopako titulu berri bat eman zigunetako bat bezala gogoratu nahi dugu. Hala izan dadila. Eskerrik asko guztiagatik, Zuru.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!