“Elkarrekin Gai + Gara”

Aspace Gipuzkoak 50. urteurrena bete du

Real Sociedad Fundazioak urteak daramatza Gipuzkoako garun-paralisiaren elkartearekin elkarlanean, eta mende erdia bete du garun-paralisia duten pertsonei laguntzen.

Gipuzkoan garun-paralisia duten pertsonekin lan egin duten familien, erabiltzaileen, profesionalen eta boluntarioen ahaleginaren eta ilusioaren lekuko izan dira 5 hamarkada hauek.

“Elkarrekin Gai + Gara” kanpainaren bidez, elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Gipuzkoako gizarteari 50 urte hauetan erakutsi duen babesagatik. Helburua garun-paralisia duten pertsonen eskubideetan aurrera egitea, elkarte-sentimendua indartzea eta Elkartearen laguntzaileen eta lagunen sarea zabaltzea da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!