Abuztuan Reale Arenan jokatuko diren azken hiru partidetarako sarrerak eskatzeko epea zabalik zabalik dago. Asteazkenean, hilak 18, 12:00etan itxiko da Rayo Vallecano taldearen aurkako sarrera eskatzeko epea (igandea, 17:00etan). Hamazazpi hilabeteren ostean, lehen taldearen etxerako itzulera izango da.
Gogoratu joan den larunbatetik abuztuko hiru partidetarako sarrerak eska ditzakezula. Partidetako batean izena emateak ez du eraginik izango hurrengo partidetarako dituzun aukeretan. Hemen uzten dizugu zure sarrerak eskatzeko hiru formularioetarako estekak:
KLIKATU HEMEN | abuztuak 22 (17:00etan): Real Sociedad – Rayo Vallecano (epea hilaren 18an itxiko da, 12:00etan).
KLIKATU HEMEN | abuztuak 28 (19:30etan): Real Sociedad – Levante UD (epea hilaren 25ean itxiko da, 12:00etan).
KLIKATU HEMEN | abuztuak 29 (19:30etan): Sanse – CF Fuenlabrada (epea hilaren 26an itxiko da, 12:00etan).
Gehieneko edukiera egungo araudiaren mende dago (%20a gaur egun). Hiru partida horietako bakoitzean, eskaerak edukiera gainditzen badu, epea ixten den egunean zozketa bat egingo da partida bakoitzean izena eman duten bazkideen artean. Irailean edo bazkide gehiago sartzeko aukera ematen dutenean, izena emateko prozesua eguneratu egingo da, eta partidetara sartzeko zehazten diren irizpide berriak jakinaraziko dira, bai lehen taldekoak, bai Sansekoak.
Nola joan taldean?
Senideekin edo lagunekin joan nahi baduzu, izena emateko lehen orduak saihestea gomendatzen dizugu, eta, gero, banakako inprimakiak aldi berean edo elkarren segidan osatzea; horrela, balizko zozketan taldetzat hartuko zaituztegu. Sarrera tokatzen bazaizue, eserlekuak taldeka aukeratu ahal izango dituzue.