PARTIDAK REALE ARENAN

Astebururako informazio erabilgarria

Asteburu honetan Reale Arenan izango den konpromiso bikoitza dela eta, hemen uzten dizugu Realaren partidarako (larunbata, 19:30ean) eta Sanseren partidarako (igandea, 19:30ean) informazio erabilgarria:

Ateen irekiera

Bi partidetan sartzeko ateak 18:30etik aurrera egongo dira zabalik, hau da, partida hasi baino ordubete lehenago. Joan garaiz, azken orduko pilaketak saihesteko eta aukeratu duzun eserlekua erraz aurkitzeko.

Sarrera-tornuan zure NANa eta tiketing plataforman kudeatu duzun sarrera aurkeztu beharko dituzu, ez zure bazkide txartela. Sarrera mugikorrean aurkezten baduzu, aldez aurretik deskargatu beharko duzu (klikatu 'deskargatu hemen'-en). Sartu aurretik prest eduki dezazun eskatzen dizugu, pilaketak saihesteko.

Tabernetako zerbitzua

Estadioko tabernek 19: 00etatik Aurrera irekiko dute, baina ura bakarrik eskainiko dute (euro bat). Lehen taldearen kasuan, sei barra beheko eraztunean eta bost barra goiko eraztunean irekiko dira. Sanseko partidan, bost beheko eraztunean eta bi goiko eraztunean.

Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea; mesedez, edan zure eserlekuan eserita zaudenean. Osasun agintariek, estadio barruan elikagairik ez kontsumitzea gomendatzen dute.

Reale Arenako denda

Estadioko denda zabalik egongo da bihar, larunbata, 10:00etatik 20:00etara; igandean, berriz, 18:30etik 19:30era.

Bazkidearentzako arreta (gorabeherak)

Larunbatean eta igandean, Atano III.a pilotalekuaren parean dagoen Reale Arenako bazkideentzako arreta bulegoaren ondoan dauden txarteldegiak 17:30etik aurrera egongo dira martxan, partida honekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Bazkide ez bazara eta Sanseko partidara joan nahi baduzu txarteldegian bertan erosi ahal izango duzu sarrera (10-25 euro, gunearen arabera).

Bizikleten aparkalekua

IBK BIKEk, Realzale Programako marka laguntzaileak, babestutako bizikletentzako eta patineteentzako aparkaleku berria ezin izango da bihar martxan jarri, Amara Berri ikastetxean 'Abuztua Donostian 2021' programako ekitaldi bat egingo baita. Igandean, berriz, 18:30etik aurrera egongo da martxan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!