Hemen duzu Anoetan Real Sociedad eta Rayo Vallecano taldeek jokatuko duten partidarako informazio erabilgarria (igandea, 18:30):
Partida Inklusiboena
Real Sociedad Fundazioak sustatutako ekimen honetan, World Football Summit eta Integrated Dreams izango dira laguntzaileak. Ekintzaren helburua hainbat errealitate sozialei ikusgarritasuna ematea izango da eta kirolean zein gizartean aniztasunak duen garrantzia azpimarratzea. Partida hau hesiak apurtzeko tresna indartsua izango da, baita pertsonak elkartzeko eta zelaitik haratago aukera ezberdinak sortzeko momentua ere. Helburu honekin, fundazioak ekintza eta jarduera programa integrala antolatu du, hainbat entitaterekin lankidetzan.
Sakatu HEMEN ekintzak ikusteko
Minutu bateko isilunea
Duela egun batzuk, Jose Araquistain Arrieta, Realeko atezaina zena, 88 urte zituela hil zen. Lehen taldeak besoko beltza eraman zuen Bartzelonan eta igande honetan zale txuri-urdinek minutu bateko isilunea egingo dute partida hasi baino lehen.
Keler Espazioa
Keler Espazioak bi ordu lehenago eta ordubete geroago irekiko ditu ateak. Bere hiru entretenimendu eremuak martxan egongo dira. Partida Gastroguneko pantaila erraldoian emango da.
Lanek mugatutako eremua iparraldeko zabalgunean
Topoaren geltokiaren eraberritze integralaren ondorioz, Ekialdeko Tribunetako eta Zabaleta Harmailako zaleei gomendatzen diegu oinez joatea, bai estadioaren sarreran bai irteeran, zelaia mendebaldetik inguratuz, obrak ipar-ekialdean sortutako korridorea saihesteko.
Trafiko-fluxua partida ondoren
Partidaren amaieran, segurtasun arrazoiak direla eta, Aita Donostia plaza itxita egongo da 15 minutuz. Pazientzia eskatzen zaie hiriko autobusen erabiltzaileei.
Euskotrenen eta Donostiabusen zerbitzu berezia
Euskotrenek eta Donostiabusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.
Euskotrenen informazio gehiago (klikatu HEMEN)
Donostiabusen informazio gehiago (klik HEMEN)
Ateen irekiera
Anoetako ateak 17:30etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.
Txarteldegia
Anoetako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 16:30etatik aurrera egongo dira martxan.
Tabernetako eta dendako zerbitzua
Anoetako denda ofiziala 16etatik 18:30etara irekiko da. Tabernak 17:30etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.
Bizikleten aparkalekua
Bizikleta eta patineteen aparkalekua Amara Berri ikastetxean dago eta IBK Bikek babesten du. 17:30etatik aurrera martxan egongo da.