RS UDALEKUAK

Astelehenean irekiko da izen-ematea

Astelehenean irekiko da ‘RS Udalekuak’ programan izena emateko epea. Real Sociedad Fundazioak antolatutako jarduera hau “Udara Realarekin” programaren barruan kokatzen da. Ekimen honi esker etxeko txikiniek primeran pasa ahal izango dute uztaileko hiru astetan zehar.

Udako kanpamenduak 2011 eta 2016 urte bitartean jaiotako haurrentzat dira, eta uztailean egingo dira. Lekarozko aterpetxe nafarra izango da berriz ere agertokia, Baztango paraje bikainean. Jarduera hau uztaileko hiru astetan zehar luzatuko da eta txiki bakoitzak aste bakar batean eman ahal izango du izena. Talde bakoitzeko gehienez lau lagunek eman ahal izango dute izena.

Informazio gehiagorako: RS Udalekuak

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!