RS CAMPUSA

Astelehenean irekiko da izena emateko epea

Eman izena

Astelehenan irekiko da Real Sociedad Fundazioak antolatutako Campus RS ekintzarako izen ematea. Izena emateko epea maiatzaren 12ean itxiko da, eta, ondoren, izena eman dutenen artean zozketatuko dira txandak. Udako campusa, ‘Udara Realarekin’ programaren jarduera, Zubietan egingo da, 5 txanda izango ditu eta 2013 eta 2016 artean jaiotako neska-mutilei zuzenduta dago.

Txandak honako hauek izango dira: (ekainak 23-27; ekainak 30-uztailak 4; uztailaren 7-11; uztailaren 14-18; uztailaren 21-24). Izena eman dutenen artean zozketatuko dira txandak

Izena emateko prozesua errazteko, edizio honetatik aurrera, zozketa egingo da izena ematen duten haur guztien artean. Campuseko txanda bakoitzeko plazak, maiatzaren 24an, notario aurrean egingo den zozketa baten bidez esleituko dira.

Izena eman duten guztien artean zozketa egin ondoren, formularioan adierazi den posta elektronikora bidaliko da emaitza.

RS Campusari buruzko informazio guztia (egin klik HEMEN)

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!