Korner, kultura & futbol festibalaren onena

Atezainak ez daude erotuta

Vídeo

Korner, Kultura & Futbol festibala Donostia Kulturak eta Real Sociedad Fundazioak elkarrekin antolatutako jaialdia da. Dagoeneko hiru edizio ditu, eta kulturaren eta futbolaren arteko topagunea da, bai eta biekin zerikusia duten gaien inguruko eztabaida-foroa ere. Hurrengo egunetan, hiru edizio hauetan gozatu ditugun eduki interesgarrienetako batzuk berreskuratuko ditugu.

2020ko otsailaren 11eko ekitaldia

Atezainak ez daude erotuta

Mahai inguru bat baino plan hoberik ez dago Santiago Cañizares (atezain ohia) eta Jose Luis Garci (zinema zuzendaria) atezainei buruz hitz egiteko. Eta, gainera, Begoña del Teso moderatzailearekin. Antzoki Zaharrak ateak ireki dizkio berriz ere publikoari eta bi jenio hauei, bakoitza bere esparruan, beraien ezagutza, anekdota, bitxikeriekin gozatu digutenak… Bi jenio elkartzen direnean, onena ikustea, entzutea eta ikastea da.

'Keeper 'dokumentalaren eskutik sarrera bat egin ondoren, bi protagonistekin gozatzeko aukera izan dugu. "Merezi izan du atezain izatea, nire bokaziotik nire lanbidea egin baitut", ziurtatu du Cañizaresek, atezainaren irudiari garrantzia eta balioa emanez. Jose Luis Garcik, berriz, futbolaren (berritzen eta aldatzen joan da) eta zinemaren (ez du jakin bide hori jarraitzen) arteko aldeak aztertu ditu. Atezain ohiak, gainera, Real Sociedad TV-rentzat hitz egin du, Miguel Angel Moya eta Alex Remirori (Antzoki Zaharrean egon dena) buruz hitz positiboak utziz.

 

Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp.fundazioa@fundazioa.realsociedad.eus

 posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!