Realak Europako futbolaren historiako talde handienetako bat hartuko du ostegunean. AFC Ajaxek, lau Europako Kopa irabazi ondoren, Reale Arenan jokatuko du UEFA Europa Leagueko bosgarren jardunaldiko partida. Norgehiagoka honek ez du aurrekari ofizialik izan, baina, aldiz, hainbat lagunarteko partida jokatu dira harrobiko taldeekin hainbeste lan ona egiten duten bi klub hauen artean.
Aurrekari horietako bat, beti lagunartekoa, 1974ko maiatzekoa da. Bertan, Atotxako zelai zaharrean, Realaren eta Sanseren arteko konbinatu batek bost eta bi irabazi zien holandarrei, hau ere bere harrobiko jokalariez osatutako taldearekin. Golegile txuri-urdinen artean Satrustegui, Zamora, Idigoras edo Muruzabal zeuden. Beste jokalari historiko batzuk ere, Arconada, Olaizola edo Celayeta kasu, partidan izan ziren.
Bi taldeen arteko adiskidetasunezko bi topaketa gehiago izan dira. Azkena, 2014an. Holandan jokatutako partida hartan, aurredenboraldi txuri-urdinaren barruan, etxekoak hiru eta bat goleko aldearekin gailendu ziren. BesteA, 1987an, Glasgow International Tournament delakoan, Amsterdamen, bina amaitu zen. Ostegunekoa izango da bi taldeen arteko lehen partida ofiziala.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin