ATLETICO DE MADRID 3-0 REAL SOCIEDAD

Aukerarik gabe

Vídeo

Realak porrota jasan du Atletico Madrilen aurka hiru eta huts galdu ondoren gol aukera handirik gabeko partida batean, baina etxekoek euren golak baliatu dituzte partidako tarte erabakigarrietan.

Gutxiagotik gehiagora joan dira gipuzkoarrak lehen zatian, etxekoen hasiera sendoari aurre egin ezinda. Aleixandrik, buruz, baloia langara bidali du madrildarren lehen iritsieran eta, handik gutxira, Ludmilak ez du barkatu area barrutik egindako jaurtiketa bati esker. Txuri-urdinak luzatuz joan dira norgehiagokak aurrera egin ahala, eta gero eta arrisku gehiagorekin iritsi dira. Eta hobeto zeudenean bigarren gola irsitsi da, berriz ere Ludmilak lortu duena, Roblesen erdiraketa errematatuz. Nereak, area kanpotik egindako jaurtiketa batekin, Reala berriro partidan sartzeko zorian egon da atsedenaldia baino lehen, baina Van Veenendaalek saihestu egin du.

Partida maldan gora jarri zaio hasierako golari eta lehen zatia ixteko balio izan duenari. Baina gipuzkoarrek ez dituzte besoak jaitsi eta jokaldi arriskutsuren bat izan dute kontraerasoetan aldeak murrizteko. Etxekoak, berriz, nagusi izan dira bigarren zati honetan ere, konbinazio askorekin eta baloiaren jabe izanda. Nahiz eta, hori bai, lehen denboraren arriskua sortu gabe, min gehien egin duten horretan. Amaitzeko bost minutu geratzen zirenean, Sampedrok, buruz, hirugarren eta behin betiko gola sartu du.

Erronka zaila zen, baina, emaitza txarra izan arren, sentsazioak ez dira hainbeste izan. Seigarren postuan jarraitzen dute gipuzkoarrek jardunaldi honen ondoren, eta hiru aste barru Sevilla FC jasoko dute Zubietan, selekzioen geldialdiaren ostean. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Atlético de Madrid: Van Veenendaal, K. Robles, Aleixandri, Angela Sosa (Olga Garcia, min. 79), Ludmila, Charlyn (Deyna, min. 72), Menayo, Virginia, Toni Duggan (Meseguer, min. 54), Tounkara, Santos (Sampedro, min. 61).

Real Sociedad: Quiñones, Maddi, Etxezarreta, N. Mendoza, Lucía, Itxaso, L. Baños, M. Cardona, Palacios (Mirari, min. 74), N. Eizagirre (Manu, min. 64), Nahikari (S. Olaizola, min. 46).

Golak: 1-0: Ludmila, min. 4; 2-0: Ludmila, min. 41; 3-0: Sampedro, min. 84

Epailea: Frias Acedo. Txartelik gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!