Giro bikaina gau handi baten bezperan. Ordu gutxi batzuk gelditzen dira San Sebastian festari hasiera emateko, baina hiriak dagoeneko aurreko orduak intentsitate handiz bizi izan ditu. Realaren afizioak danborradaz gozatu du gure bi lagunarte ofizialekin, Goazen Erreala eta Txirritako Txuri Urdinak lagunarteekin, hain zuzen. Berrehun bat danborrarik partidako aurreko orduetan giroa berotu dute, danborrada batekin zelaiaren inguruan eta izugarrizko harrerarekin taldeari. Momentu bereziena taldea zelaira irten denean izan da, danborrada baten harrerarekin eta ‘Txuri Urdin’ soinuarekin. Hemen dituzue arratsalde polit honen argazki berezienak.
