Realak garaipena lortu du SD Huescaren aurka El Alcorazen jokatu den neurketan. Txuri-urdinek zehaztasuna aprobetxatu dute eta Mikel Merinoren golari esker, bigarren zatian, hiru puntuak Donostiara etorri dira.
Lehen zatia parekatua izan da. Reala, hori bai, arrisku sentsazio gehiago sortzen zuen bere erasoetan. Joko asko izan da kanpo erdian, presioa eta intentsitatea. Aukera argienak baloi geldietan iritsi dira. Pardok ateratako bi falta gola izatetik gertu egon dira. Errematatzea falta izan da. Etxekoak adoretsu aritu dira, baina Rulli arriskutan ipini gabe.
Bigarren zatian etxekoek neurketa estutu dute lehen minututan. Hala ere, partida guztiz aldatu da 64. minutuan. Theok baloia lapurtu du, Merinori utzi eta erdilariak, jaurtiketa bikain batekin, abantaila lortu du donostiarrentzat. Realak neurketaren nagusitasuna zuen, baina Juanmik eta Theok txartel gorria ikusi dute azken minututan. Aldiz, gipuzkoarrak sendo aritu dira defentsa lanetan garaipena lortzeko.
Aste honetan hiru partida jokatuko ditugu (asteartean Rayo Vallecanoren aurka eta larunbatean Valenciaren aurka). Hasiera bikaina izan da. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
SD Huesca: Werner, Jorge Miramón, R. Semedo, J. Pulido (Sendar, min.84), Luisinho (Avila, min.79), Melero (Kap), Musto, Moi Gomez (Longo, min.68), Alex Gallar, Ferreiro eta Cucho.
Real Sociedad: Gero Rulli, Zaldua, Aritz, H. Moreno, Theo, Zubeldia, R. Pardo (Zurutuza, min.74), Merino, Oyarzabal (Kap) (Rodrigues, min.90), Juanmi eta Bautista (Raul Navas, min.84).
Gola: 0-1: Merino, min.64.
Epailea: Iglesias Villanueva. Txartel horia erakutsi die etxeko Luisinho, Cucho, Longo, Ferreiro eta kanpoko R. Pardori. Txartel gorria erakutsi die Juanmi eta Theori.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin