Gure belar hockeyko taldeak 2-3 irabazi du gaur goizean Sanse Compluteseren aurka jokatu duen partidan. Bi taldeek ez dute golik sartu lehen laurdenean, baina etxeko taldea izan da markagailuan aurreratu dena bigarren laurdena amaitu aurretik.
Atsedenaldiaren ostean, talde txuri-urdinak aurrerapauso handia eman du eta Molinaren golak bat-batekoa jarri du markagailuan. Berdinketarekin bi taldeek garaipena bilatu dute eta azken hamabost minutuak zirraragarriak izan dira. Madrileko taldea berriro aurreratu da, baina azken bost minutuetan Cartak bi gol sartu ditu garaipena emateko talde donostiarrari. Lortutako garaipena indarra emango dio taldeari hurrengo hiru puntuak bilatu ahal izateko. Realak Club Egararen aurka jokatuko du Zubietan datorren igandean. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin