XXXVIII NAZIOARTEKO REAL SOCIEDAD TXAPELKETA

Baditugu finalistak

Realaren Nazioarteko XXXVIII. Txapelketaren bigarren jardunaldia amaitu ondoren, U17 eta U13 kategorietako finalistak ezagutu dira.

Real Madridek eta Realak U17 mailako finala jokatuko dute 12:30etik aurrera z7ko zelaian. Bestalde, AS Romak CA Osasunaren aurka jokatuko du eta RC Celtak gauza bera egingo du UD Las Palmasen aurka azken sailkapena osatzeko (hirugarren postutik seigarrenera), biak 10:00etatik aurrera z1 eta z6 zelaietan, hurrenez hurren.

U13 kategorian, AS Roma eta Real Madriden arteko finala 11:30etan hasiko da z7an. Hirugarren eta laugarren postuak z4an jokatuko dira 10:30etatik aurrera CA Osasuna eta Realaren artean, eta UD Las Palmas eta RC Celtaren arteko bosgarren eta seigarren postuen arteko partida 9:30etan jokatuko da zelai berean. Ordu berean, z5ean, Billabona FKE eta CD Valvanera taldeen arteko neurketa hasiko da azken sailkapenean zazpigarren eta zortzigarren postuak erabakitzeko.

Gaurko egunean, lehenengoan bezala, parte-hartzaileen arteko giro ona izan da protagonista eta jarraitzaile ugari bildu ditu. Bihar ere Zubietan festa handia izango da finalen egunean, eta, txapelketa guztia bezala, Real Sociedad TVren bidez jarraitu ahal izango dira biak.


Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!